NIRE DONIBANE ZAHARREAN…
Urtero bezala, gaueko hamar t’erdietan hasi zen Pasai Donibaneko habaneren emanaldia barrutiko Santiago plazan. Ordurako dena prest zegoen.
ERIK SALAZAR
Santiago plaza aldez aurretik apaindu zuten bizilagunek. Gau magikoa izaten da habanerena Pasai Donibanen. Argia zuten faroltxoek bizia eta kolorea ematen zieten antzinako arrantzaleen etxetxoei. Horiekin batera, girlanda batzuk janzten zituzten etxeak. Eszenatokia, non abesbatzak abestu behar zuen, prest zegoen, dantzariak emanaldia egingo zuten lekua bezala.

Santiago plaza aldez aurretik apaindu zuten bizilagunek. Gau magikoa izaten da habanerena Pasai Donibanen. Argia zuten faroltxoek bizia eta kolorea ematen zieten antzinako arrantzaleen etxetxoei. Horiekin batera, girlanda batzuk janzten zituzten etxeak. Eszenatokia, non abesbatzak abestu behar zuen, prest zegoen, dantzariak emanaldia egingo zuten lekua bezala.
Habaneren XII. edizioa izan da sanjuandarrek aurten ospatu dutena. Gizon asko izan ziren Ameriketara bidea egin zutenak antzinean. Horietako gizon dexente sanjuandarrak ziren, arrantzaleak, itsasontzia hartuta familia Pasaian uzten zutenak, hilabeteak atzerrian pasa ondoren Donibane zaharrera bueltatzeko.
Emanaldia hasi baino lehen, Luisma Laboa kazetaria eta Rosa Mari Sistiaga sanjuandarrak eszenatokira igo ziren, ekitaldiaren aurkezpen txikia egiteko. Habaneren parte izan diren pertsona guztiei eskerrak eman ondoren, berehala hasi zen emanaldia.
Publikoa prest zegoen momentu horretarako. Aulkiak guztiz beteta zeuden, eta esertzeko lekua aurkitu ez zutenek, zutik geratzea erabaki zuten eszenatokiaren bi alboetan. Plazan bizitzen diren hainbat bizilagun balkoira atera ziren, San Fermin egunean Iruñeako udaletxeko plazan egongo balira bezala.

Ordubete inguru iraun zuen emanaldiak. Publikoak primeran zekizkien hainbat gai abestu eta dantzatu zuten protagonistek Donibaneko plaza zaharrean. Abesti asko abestu ziren bertan, horien artean ‘Donibaneko habanera’ edo ‘Euskal Herriko’, beste batzuen artean. ‘En mi viejo San Juan’ izan zen ederrena eta hunkigarriena, eta badirudi sanjuandarrek berdina pentsatu zutela, abestia amaitu bezain pronto txalo zaparrada jaso zuelako abeslariak. Dantzariek beraien arteko elkar ulertze bikaina erakutsi zuten, abesbatzako kideek ahotsen sinkronizazioa erakutsi zuten bezala.

Habaneren gauaren bukaera ez dator emanaldiaren amaierarekin. Emanaldia amaitu ostean, eta sanjuandarren txaloak jaso ondoren, parte hartu zuten hainbat protagonistak plazan geratu ziren, gauaz gozatzeko. Bizilagunen babesa jaso zuten dantzariek eta abesbatzako kideek: “Ederra, hurrengo urtean berriro” esaten zuen emakume batek. “Pena bat da aurten asteartean tokatu izana, kanpoko jendeak ezin duelako etorri”, esan zuen beste batek.
Argi dago habaneren gaua oso berezia izaten dela Pasai Donibanen, sanjuandarrek ondo dakiten bezala. Orain, Santiago jaietaz gozatzea geratzen zaie herritarrei, hurrengo urteko habaneren emanaldia heldu arte.
