PEIO DURAN: “ARRAIN HILAK KORRONTEAK ERAMATEN DITU”
Euskal modak azken urteotan izandako gorakadari esker, Euskal Herriko diseinatzaileak dira estatuko aitortuenak gaur egun. Originaltasuna euskal diseinuak bereizten dituen ezaugarri nagusia izanik, ekimen ugari daude diseinu horiek munduan zehar ezagutarazteaz arduratzen direnak
Julen SAN ESTEBAN
Irudiak diseinatu, materialak bildu, ohialak moztu, diseinatutako irudiak estanpatu… Moda egitea ez da erraza. Historian zehar artea zuzenean originaltasunarekin erlazionatu den arren, moda bigarren plano batean agertu da askotan. Nahiz eta errromatar garaian diseinu arropak museoetan ez erakutsi, artelanak ziren. Nahiz eta Egiptoko jantziak atzerritik inportatutako urre eta kristalarekin egin, artelanak ziren. Baina Euskal Herrian, nahiz eta betidanik moda ekoizteko baliabideak euskal mugen barnean lortu, Euskal diseinuak dira. Gaur egun kalitatearen eta originaltasunaren aldeko apostua egiten duten euskal disenatzaile gazte eta saltoki ugari daude, zeinek diseinuak esportatzen arrakasta handia duten.
Euskal herriko modak, diru – sarrera handiak eragin ditu azken urteotan eta sare sozialek arloan edukitako eragin handiari esker, are eta gehiago. Basque Moda erakundeak 2015eko azaroan egindako ikerketaren arabera, gaur egun 6750 pertsona dabiltzate Euskal Autonomia Erkidegoako moda sektorean lan egiten, zeinek lurraldeko enpleguaren %2,63-ko igoera suposatu duten. Ehungintza, euskal ekonomian garrantzia handiko sektorea bilakatu dela argi dago beraz, eta sektoreko adituek diotenez egoera oso onuragarrian aurkitzen da. Baina horrek gaur egun euskal modan ekimen nahiko daudela baieztatzen al du?
“Euskal diseinatzaile gehienok Euskal Herrian ekoizten dugu” -Sara Campillo. Atakontuko diseinatzaile eta zuzendaria
Ibai León eta Sara Campillo. AtakontuAzken urteotan proposamen oso desberdinak sortzen ari direla azaldu du Sara Campillo diseinatzaileak, jantzien originaltasuna nabarmenduz. Atakontu euskal moda marka ezagunaren sortzailea eta diseinatzailea da Sara, eta gaur egun diseinatzaile euskaldunen kalitatea nabarmendu du: “Uste dut euskal disenatzaileok amankomunean gauzak ditugula. Gehienok Euskal Herrian ekoizten dugu, edizio limitatuak sortzen ditugu eta kalitate zein diseinuaren aldeko apostua egiten dugu”.
Hala ere, negozio berriak irekitzeko zailtasunak errealitate izaten jarraitzen dute, Euskal Herri barne zein kanpoan. Gero eta ugariagoak dira marka berriek negozio fisikoak irekitzeko dituzten desioak eta egungo krisia dela eta, ekonomikoki ahul ikusten dira eta ez dira irekitzen. Baina benetan modarekin biziz gero eta egungo diseinatzaileek haien helburuak argi badituzte, pixkanaka – pixkanaka Euskal Herrian dendak ireki ditzatekeela nabarmendu du Campillok.
Teknologia berrien garapenarekin batera, Internetek eskaintzen dituen abantailei gero eta etekin gehiago ateratzen zaie, produktuak salerosteko orduan batez ere. Gainera, diseinatzaileek ere haien denda online-ak sortzen dituzte beraien lanak saltzeko. Hori dela eta, Peio Duran diseinatzaile bilbotarrak “eskarapate birtualtzat” jo ditu interneteko denda hauek. Duranek, bezeroak sareko denden bitartez materialen ukimena sentitu ezin dezakeela nabarmendu du nahiz eta Peio, bere izena duen markaren denda birtualaren jabea den.
“Material sin
tetikoak txarto saltzen ari direla uste dut”-Peio Durán. Diseinatzailea
Peio Durán. Diseinatzailea
Larrua ala sintetikoa?
Larru naturalen erabilera izan da azken boladetan nazioartean gehien eztabaidatu den gaia. Animalien eskubideak defendatzen dituzten erakundeek argi utzi dute material sintetikoak erabiltzea hobeagoa dela hainbat arrazoiengaitik. FPA izeneko (Foundation for Protecting of Animals) fundazioak, material sintetikoen inguruan egindako ikerketaren bitartez, bi ondorio nagusitara heldu zen: alde batetik, sintetikoen kalitatea hobeagoa dela frogatu zuen eta bestetik material artifizialen bitartez animalirik kaltetzen ez dela nabarmendu zuen.
Euskal Herrian material sintetikoen merkatua hasi den arren, oraindik egiteko handia dago. Batez ere, moda tradizionalaren alde dagoen jendeak larrua nahiago duenez, disenatzaileek askotan, erosleak galdu ezinean, beraien produktuetan larru naturala erabili behar izaten dute. Honekin batera, sintetikoak behar bezala saltzen ez direla apimarratu du Duranek: “Material sintetikoak txarto saltzen direla uste dut. Nire iritziz, seguruenik publizitate estrategiaren bat diseinatu beharko litzateke arazo hau konpontzeko. Gainera, sintetikoak askoz erosoagoak direla eta itzelezko abantailak dituztela deritzot”.

Peio Duranen Caprivo bildumako diseinua


tetikoak txarto saltzen ari direla uste dut”-Peio Durán. Diseinatzailea