Euskadiko Gipuzkoar Aurresku Txapelketa eta Soinu Zahar Txapelketa

Larunbatean Euskadiko Gipuzkoar Aurreskuaren eta Soinu Zahar txapelketak egin zituzten Pasai Antxoko Ibaiondo pilotalekuan. Txapelketen hasiera sei t’erdietarako zegoen antolatuta, eta pixkanaka bertaratzen hasi ziren herritarrak Ibaiondora jaialdiko dantzetaz gozatzeko asmoarekin. Oholtza dantzarien zain zegoen, urtero apaingarri moduan jartzen duten dekorazioa prest zegoen, epai-mahaiko kideak pilotalekuko inguruetan ziren, eta dantzariak azken momentuko urduritasuna uxatzen saiatzen…