1826tik gaur egun arte zenbait aurrerapen
INBISA Construcción, Olmo Calvo eta Cristóbal Hararen zenbait erakustaldi daude ikusgai gaur egun eta abendura arte Bilbon
Olatz GONZALEZ
Gordetzen den historiako lehenengo argazkia 1826 urtean hartu zen. Geroztik, argazkigintzaren mundua aurrera joan da, aurrearabide asko lortuz eta teknika eta modu desberdinak daude argazki ‘sinple’ bat ateratzeko orduan.Argazki esposizioak gaur egun oso ohikoak dira, artista askok haien lanak munduari aurkezteko geldialdiak egiten dituzte eta, batzutan, proiektuak saldu egiten dituzte.
Lehenengo argazkia zuri beltzean egiteko aukera bakarra zegoen, eta inprimatzeko aukera gehiegi ez zeuden. Denborarekin, argazkiak paperera eramateko aukerak gehiegitu egin ziren eta 70-80ko hamarkadetan koloretako lehen argazkiak inprimatzea lortu zen.
Gaurko egunera arte beste aurrerapen asko egon dira argazkigintzaren arteari begira. Kamerek, mobilek, eta abarrek ia denon eskuragarri dauden zerbait dira, eta egindako argazkiak ez inprimatzeko aukera ematen dute. Gaur egungo teknologiari esker, argazkiak edo bideoak ateratzea errazagoa da beraz, soilik botoi bat sakatu behar da, duela hainbat urterena ez bezala.
Hiru esposizio Bilbon
Egun, hiru esposizio daude ikusgai Bilbon. San Mameseko estalki berriaren inguruan esposizio bat antolatu du INBISA Construcción-ek, horren bidez estalkia eraikitzeko lau fase nagusien argazkiak erakusten dituzte. Olmo Calvok, Santanderreko fotokazetariak, BilboArgazki festibalaren baitan Migración. Las otras censuras esposizioa aurkeztu du, eta Idomeniko errefuxiatuen lekuko errealitatea bermatzen du bere argazkien bidez. Cristóbal Hara argazkilariak, Miscelánea: 1969-2006 argazki-esposizioa aurkeztu egin du, bere lehen zuri beltzean egindako lanetatik gaur eguneko kolorean egindako argazkietaraino dagoen trantsizioa
