Sons of Aguirre, errealitate gordinaren MCak

Sistemarekiko kritikoa den rap politikoaren indarberritzea ematen ari da reggetoi hegemoniko eta pozointsuaren aurrean

maxresdefault (2).jpg
Iturria: YouTube; “Vete a Cuba” abestiaren screenshot-a

Ane ESCALA

MC Endesak eta WillyLetek, Aguirreren sons-ak alegia, rap politikoaren arloan lekutxo bat irekitzea lortu dute; hala da, Palentziar eta Valentziar hauen taldeak ibilitako ibilitako estatuko errepideen zenbakiak gora egiten ari duenean, “Vete a Cuba” lelopean antolatutako gira nazionalarekin. Euskal Herria talde honekiko harkor agertu dela ematen du, izan ere, hemen izan ziren 2016an, eta errepikatzeko moduko esperientzia izan zela adierazi dute, Bilbon eta Iruñean joko baitute datorren urtarrilaren amaieran, 27 eta 28an hurrenez hurren. 

12188936_10153400491092479_7882528597383264161_n
Iturria: Facebook

Sons of Aguirreren rap taldearen berriaren hastapenetako osagai nagusiak bi dira: hip-hop base xumeak eta hitzez-hitz muturreko eskuin zinikoaren ideologia adierazten duten letrak. Beren abestietan botatzen diren ideiak basatiak, zorrotzak dira, baina, kasu honetan, lerroen artean irakurtzeko beharra dago. Izan ere, letra horiek umore azabatxea, hots, beltza eta eta kritika sozio-politikoaren oinarrian eraikita daude.

 

MC Endesak, Victor Barroso eguneroko bizitzan, badu beste ezizen bat sarean, Masa Demócrata zehazki. Horretan babestuz, YouTube plataformara igotako bideoek, non umore zorrotza eta garratzaren bitartez eduki politikoa azaltzen duen, ospea eman diote gazteari. 2015ean La Tuerka hedabidean kolaboratzaile bihurtu zen, eta horrek musika arloan bidea leundu dio zeharo. WillyLetek, edo David Saizek, badauka ere hirugarren izen bat: Día Sexto, bere lehendabiziko identitatea raparen dimentsioan.

Krisialdi ekonomikoak, honen ondorio larriak eta “ukigaiak” gizartean, eta gaur arte Estatu Espainolean indarrean dagoen bipartidismoaren atzean ezkutatuta dagoen ustelkeria metaketak jendearengan erreakzioak sortu ditu. Sons-ak kapitalean estreinakoz zirenean beren temak jotzeko, NAIZ hedabideari eskaini zioten elkarrizketan galdetu zieten ea kasualitatea zen euren lehendabiziko kontzertua Madrilen Francisco Correak, Gürtel Tramaren ustezko buruak, Auzitegi Gorenean zuen hitzorduaren egun bera izatea. “Ez da kasualitatea. Bestela ez ginen hemen egongo”, zioen Victor Barrosok. Gizarteak pairatzen ari zituen bidegabekerietaz jabetuta zeudenei batu dira milaka pertsona kontzientzia-hartze olatu honi esker, gazteak tarte.

15-Mak eta gero Podemosek, eta azken honen presentzia saihestezinak hedabideetan, gizartearen kon

tzientzia politikoa, behintzat, astintzeko balio izan du. Honi lotutako ondorio logikoa zera izan da, areagotu eta sendotu direla “kontzientzia politiko” hori garatzera  bideratutako ekimenak eta kultura eta informazio iturriak, eta horiek burutzeko espazioak.

Los chikos del Maíz rap talde valentzianoaren kasuan, beren arrakasta esponentzialki hazi da 15Mtik aurrera egungo gazteriaren artean. Beren hitzak, zorrotzak eta kritikoak egungo sistema kapitalista eta heteropatriarkalarekiko, askorentzat erreferentzia edota eredu bihurtuz.

Minuturo estimuloz bonbardeatutako gizarte honetan badirudi konplikatua liburu baten sex appealaz ohartzea, hortaz, horren aurrean, musika kontzientzia-hartze prozesu honi hasiera emateko balio izan daitekeen baliabidea dugu. Pablo Iglesias berak hainbatetan erabili ditu valentziano bi – Nega eta Toni El Sucio- horien hitzak egindako mitin eta tertulietako parte-hartzeetan.

12194595_10206302015323123_2514311125075122804_o
Iturria: Youtube; “Los chicos del FMI” abestiaren screenshot-a

Kultura ezkertiar, alternatibo eta indarberritua zabaltzeko baliagarria izan da oso YouTube plataforma, MC Endesak “Los chicos del FMI” abestian zehazten duen bezala, hedabide kapitalista. La Tuerka baldintza horietan jaiotako hedabide alternatibo horietako bat da, Público egunkari digitalaren babesarekin aritzen dena orain. Hedabide horren La Turka News umoreko espazioak, zeinetan Facu Díaz eta Miguel Maldonado zuzendari, gidoilari eta protagonistak ziren, Masa Demócrataren ikus-entzunezko ekoizpenari lekua uztea erabaki zuten. Elkarlanak arrakasta eman dio norabide guztietan taldeari.

Baina zein da Sons of Aguirrek eskaintzen duen elementu berritzailea edo arrakastatsua? Ustekabean hartuko ditu asko, taldearen abestiak bi gorri ezkertiar eta marxistek idatzitakoak direla jakiterakoan. Euren letrak egun gizartean erabat finkatutako ideologia kapitalista, hiperkontsumista, neoliberal, eskuindar eta heteropatriarkala hartzen dute oinarri, esajerazio elementua jokoan dagoelarik, teorian behintzat. Letretan gorazarre jasotzen duten figura ezagunen artean Amancio Ortega, Bertin Osborne eta UPyD daude.

14725516_10208828929174390_2601869063185705199_n
Iturria: Facebook

“Txantxa bat bezala hasi zen taldearena, bigarren abestirako batu zen Los chikos del Maízeko kide den Toni Mejías, eta animatuz joan gara”, azaldu du Viktorrek. Pozik dirudite langile-klaseko marxistek, rap-a etorkizun interesgarri batera ireki dizkielako ateak. Victorren Barrosoren kasuan, El Jueves egunkari satiriko digitalean lan egiten du gaur egun. Behin betiko arrakasta ezin da bermatu; oraingoz, 2017an Msias raperoarekin batera “Vete a Cuba” girarekin jarraituko dute, non Euskal Herria geltoki izango da. Era berean, Viñarock eta Shikillo jaialdietan buffleak esplotatzen arituko dira Aguirreren semeak beren klase esplotatzailearen raparekin.

Utzi iruzkina