LEHIAKETAK

Elkar-ek bere 8. ipuin eta ilustrazio lehiaketa egin du

Olatz GONZALEZ

Ilustrazio arloko irabazlea, lehenengo sariarekin Mikel Kortaberria izan da, Alkartasuna Lizeotik (Beasain). Bigarren saria Hegoi Sasiain, Irurita Gotzaia Ikastetxetik (Larraintzar).

1<- 1. Saria 2

Ipuinen idazkeran, lehenengo saria Amaierarik gabeko ametsa ipuinak eraman du, Garazi Garridok idatzitakoa eta Debako Luzaro Eskolatik. Sail honen bigarren saria Telmo Munduateren ipuina izan da, Begiradak izenekoa eta Joxe Miguel Barandiaran Herri Ikastetxekoa (Ataun).

Azkenik, komikien arloan lehenengo saria Iruñeatik etorritako Isabel Bastida izan da. Bigarren saria Plentziako Uribe Kosta Ikastetxetik etorritako Eider Urrutiaren komikiak irabazi du.

3
1. Saria
4
2. Saria

 

Sutondotik plazara

Sutondotik plazara lehiakeara lau modutan parte hartu ahal du publikoak: Argazkiekin, ilustrazioekin, ikus-entzunezkoekin eta narratibarekin.
Lehiaketan honen helburua burujabetzaren elikaduraren inguruko gogoeta, informazioa eta eztabaida gizartean sustatzea da, hori guztia zenbait ekarpenen bidez.
Antolatzaileek 3.800€tan baloratutako sariak emango dizkiete parte-hartzaileei, eta Elikadura burujabetzarako Nyeléni Europako bigarren foroan parte hartzeko aukera emango dizkiete ere.

 

Utzi iruzkina