Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide jaialdiko XVIII.edizioaren kronika
Urriaren 20an hasi zen jaiadiaren emanaldiak euskal zein atzerritar estreinaldiz betetako programazioa eskaini du aurten. Honekin batera, ikuskizunetan izandako berritasunak izan dira publikoaren arreta erakartzearen arduradun
Julen SAN ESTEBAN
BAD jaialdiaren aurtengo edizioan egon diren hogei konpainia ingurutik ia erdiak euskal eszena garaikideko artistak izan dira. Gainera, La Fundición, BilbaoArte eta Bilborock ohiko aretoez gain, Guggenheim museoko auditoriuma eta Pabilioi sei gehitu dira ekimenera. Euskal artisten artean, Olatz Gorrotxategik pasa den astelehenean San Franciskoko Udaltegian eskainitako ikuskizuna izan zen nabarmenetarikoa.
“Arte garaikidea zabaltzen duten ekitaldiak badaude. Gainera, Euskal Herrian performanceari garrantzia eta presentzia ematen dioten hainbat areto, antzoki eta espazio berri daudela deritzot”– Olatz Gorrotxategi, Euskal aktore garaikidea.
Olatz Gorrotxategi
Jaialdiaren programazioak estatu mailako hiru estreinaldi eta Euskadin lehen aldiz ikusiko diren hamar ikuskizun jaso ditu guztira. Honekin batera, Volmir Cordeiro eta Igor & Moreno bezalako atzerriko konpainiak parte hartu dute. Jaialdiaren zuzendaria den Alicia Otxandategik azaldu duen bezala, aurten ekitaldiko aurrekontuak izandako laguntzak izan dira aurten berriz ere nazioarteko artistak ekartzeko arrazoi nagusia.
“BAD udaleko jaialdi bat da. Baina bere aurrekontua edukitzeaz gain, Aldundiaren, Jaurlaritzaren eta INAEMeko laguntzak ere baditu aurrekontu nagusia Bilboko udalarena izanik”– Alicia Otxandategui, BAD jaialdiaren zuzendaria.
Alicia Otxandategui
Gainera Performance eta dantza garaikideko ikuskizunak ez ezik, tailerrak ere burutu dira eta prestatutako ekintzen artean, arte eszenikoetan gero eta gehiago erabiltzen diren tresnei buruzko tailerra eta Albert Quesada aktorearen klase magistralak izan dira jaialdiaren aurtengo berritasun nagusiak.