YouTube

Julen San Esteban: “YouTube kazetaritzarako lagungarria da, publikoan hitz egiteko, zein gidoiak idazten praktika hartzeko”

Gero eta pertsona gehiagok mota desberdinetako bideoak ikusteko hautatzen dute YouTube, munduko bigarren bilatzailerik erabilienean bihurtu diona

Irantzu PARADA

EHUko kazetaritzako ikaslea den Julen San Estebanek YouTube-ko kanala ireki berri du, “Pisti Vlogs” izenekoa, lau- bost urte bitartean sare sozialaren kontsumitzailea izan ondoren, norberak YouTuberra bihurtzeko asmoz. 

        7 urtez egon da Julen San Esteban antzerkigintza ikasten, eta pasa den urtean hasi zituen kazetaritzako ikasketak Euskal Herriko Unibertsitateko Komunikazio Zientzien Fakultatean, Leioako Campusean. Hori dela eta sortu zuen ikasphoto.jpgleak YouTube-ko katea, Julen San Esteban ikaslearen esanetan, “YouTube eta kazetaritza lotzea esperientzia paregabea izango zelakoan”.

        Txikitatik euskaraz egin du eskolan San Estebanek, baina ama hizkuntza gaztelera izanda, gazteleraz egiten ditu bere bideoak. Hala ere, euskarazko kate gutxi batzuk badaudela jakinarazi du, eta nahiz eta pertsonalki euskarazko katerik kontsumitzen ez dituen, YouTube euskara eta euskal kultura bultzatzeko plataforma paregabea iruditzen zaiola gehitu du.

    Sare soziala edonork bere esperientziak zein beste pertsonekin iritzi desberdinak partekatzeko aukera eskaintzen zuen komunitate gisa jaio zen. Bestalde, denboran zehar YouTubek aldaketa handiak izan dituela azpimarratu nahi izan du Julen San Estebanek.

“Gaur egun, hainbat YouTuber gazteen idolo bihurtu dira, sare sozialak eskaintzen zituen balioak edo eta gertutasuna pixkanaka-pixkanaka desagerraraziz”, jakinarazi du, pentsakor.

        Denbora laburrez egon da Julen San Esteban sarean jarduten, baina baditu sare sozialak emandako momentu estimatuenak jada.

“Orain dela gutxi hasi naiz “blogger” munduan sartzen, baina momentuz, pertsona ezezagunak sarean nire bideoekin topatzea eta komentario positiboak jasotzea dela esango nuke Youtuben momentuz edukitako momenturik preziatuena”, esan du kazetaritzako ikasleak irribarre eginez.

Bigarren bilatzailerik erabiliena

“Duela 10 urte klaseko lanak egiteko erabilgarria izan zitekeen informazioa lortzeko, nire abeslari gustukoaren abestiak entzuteko, eta kontzertuak eta pelikulen trailerrak ikusteko erabiltzen nuen YouTube”, azaldu du kazetaritzako ikasleak.

     Bestalde, astero sare sozialera sartzera bultzatu ziona YouTuberren aurkikuntza izan zela gaineratu du.

       Hortaz, hori da YouTube munduko bigarren bilatzailerik erabilienean bihurtu diona azkeneko urteetan zehar, Google-ren atzetik. Izan ere, sare soziala edozein motatako produktuak aurkitzeko baliagarria da: informazio, janari errezetak edo eta umorez beteriko bideoak.

      Horrez gain, nabarmentzekoa da gaur egun indarra hartzen hasi duten profesionalen bideo didaktikoak, edozein ikasketa edo ikasketa mailako ikasleentzat lagungarriak izan daitezkeenak.

Utzi iruzkina